| | Leonardo da Vinci eta Erasmus programak
Ikasturte honetan 21 ikaslek FCT-LPko praktikak Italian, Polonian, Bulgarian eta Portugalen burutuko dituzte, 2010eko martxotik ekainera Leonardo da Vinci programaren bitartez Bitxigintza, Mekanika eta Arreta Soziosanitarioko erdi mailako zikloek hartuko dute parte. Erasmus programaren barruan, aldiz, honako goi mailako zikloak: Proiektu mekanikoen garapena, Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa, Aho eta Hortzetako higienea, Erregulazio automatikoko sistemak eta Lanbide arriskuen prebentzioa.
2. Saria Txorimalo Lehiaketan
Haur Hezkuntzako 2. kurtsoko ikasleek " Txorimalo Lehiaketako" 2. Saria irabazi dute, Santo Tomas egunean Valentziako Nazioarteko Azoka
VALENTZIAKO NAZIOARTEKO AZOKAKO FIMMA Zurgintza eta Altzarigintza Departamentua, beste behin, FIMMA&MADERALIA azokan izan da eta 80 metro koadroko stand bat jarri zuen azaroaren 3tik 6ra, Valentzian. 1.995 tik aurrera, urtero, Zurgintza eta Altzarigintza Departamentuak Azoka honetan parte hartzen du, eta bertan, berrikuntza didaktikoak eta “Donostia Hiria” Altzarien Diseinu-Lehiaketan (Lanbide Heziketako ikasleentzat antolatua) saritutako prototipoak erakusten dira.
Lanbide Heziketako Zikloetan (Eskaintza Osoan) izen ematea eta matrikula egiteko egutegi ofiziala (laburpena)
HEZKUNTZAREN AZOKA ETA ATEAK ZABALIK JARDUNALDIA
Apirilaren 24 eta 25ean, Donostiako Amara Plaza hotelean, Pio XII. enparantzan, Hezkuntzaren azoka, EDUKA, ospatuko da. Bertan Lanbide Heziketako zentroak, unibertsitate zein akademiak izango dira. Easo Politeknikoak ISO 9001:2008a ere eskuratu du
Joan den martxoaren 3an eskuratu zuen gure ikstetxeak ISO 9001:2008 ziurtagiria. Azarotik indarrean dagoen araudi berria ezartzen duen lehenetariko ikastetxea da. Hemendik aurrera Easo erronka berriei heltzeko prest dago etengabeko hobekuntzaren bidean: datoren ikasturtean ingurumeneko ISO 14001 eta prebentzioko OHSAS 18001 ziurtagiriak lortzen saiatuko da. Ikasleen eskubide eta betebeharrak Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko Dekretu berria atera da (2008ko abenduaren 16ko EHAA). Dekretu hau abenduaren 17tik indarrean eta aurrekoa, 1994ko apirilaren 19koa indargabetzen du. ERASMUS Y LEONARDO DA VINCI PROIEKTUAK2008-09 Ikasturtea
Ikasturte honetan 20 ikaslek L.P.-ko praktikak burutuko dituzte Italian, Polonian eta frantzian, 2009ko martxotik ekainera. Leonardo da Vinci egitasmoaren barnean Bitxigintza eta Arreta Soziosanitarioko erdi-mailako Heziketa Zikloek hartuko dute parte. Erasmus Programaren barnean , aldiz, honako goi-mailako zikloek: Gorputz- eta kirol-ekintzen animazioa, Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena, Proiektu mekanikoen garapena, Eraikuntzako proiektuen garapena eta aplikazioa eta Laneko arriskuen prebentzioa Donostiako Suhiltzaile-etxera bisita2008ko Abenduak 11 Abenduaren 11n, segurtasun moduluaren jardueren barnean, Zurgintza eta Altzarigintzako Erdi-mailako zikloko ikasleek Donostiako Suhiltzaile-etxera bisita egin zuten.
| ||||||